top of page

ASTRA
kulturarako fabrika soziala

 

Zergatik

Ikurra

KM

Parte-hartu

Azpiegitura faltaren aurrean, elkarlanean, hutsik zegoen eraikin historikoari erabilera sozial eta herrikoia emateko. Abiaputua 2005eko abenduaren 24ko okupazioa izan zen.

 

Astra Koordinadorak 2008an hitzarmena sinatu zuen Udalarekin parte-hartze prozesua babesteko. 2011n eraberritze lanak hasi ziren. Tartean Eusko Jaurlaritzarekin Sormen Lantegien programan sartzea adostu zen, 1,5 milioi euroko diru-laguntza eskuratuz.

​Herriko gazteek, musikariek, kultura elkarteek, herritarrek... "Astra Gernikentzako" ekimenak.

2006ko ekainean, Udalak eraikina eros zezan lortu zuten.

Eraikinaren lanak 2012ko udan amaitu ziren. Udalarekin akordio berria negoziatzen hasi da, Astra Koordinadorak kulturarako fabrika soziala kudeatzeko eskumena izan dezan. Prozesu parte-hartzaile ireki eta anitzari eustea da proiektuaren motorra.

Astrak abenduaren 24an hasiko du inaugurazioa

Orain dela zazpi urte hasitako ibilbideak abenduaren 24an hasiko du etapa berriko lehenengo urratsa: inaugurazia (abenduaren 24tik urtarrilaren 5era)​. Izan ere, ateak jada zabalik daude Astrako eraikin berrituan. Urteetan itxita egon ziren ateok, baina gazte talde baten determinazioari, eta euren gogoa eta premia herrian uler zedin egindako lanari esker, Astrako ate zaharrak botatzea lortu zituzten eta Gernika-Lumoko herria, Udala, Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza erakarri zituzten proiektu sozialera: armagintzan aritutako espazio hura kulturaren sormenerako lantegi bihurtzera, alegia.

bottom of page